AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Texaseko San Antonio hirian topatu dituzte hilotzak, errepide bazterrean zegoen kamioi batean.
2022/06/28 13:10

AEBetako San Antonio hirian, Texasen, gutxienez 46 pertsona topatu dituzte hilda kamioi abandonatu batean. Antza, AEBen eta Mexikoren arteko muga zeharkatu nahian ari ziren, muga horretatik gertu baitago San Antonio. Mexikoko autoritateen arabera, hildakoetatik 22 ziren mexikarrak.

Gidariak errepide bazterrean utzi zuen ibilgailua, eta alde egin zuen. Muga igarotzeko asmoz ziren pertsonak urik eta aireztapenik gabe zeuden giltzapetuta kamioian eta, azaldu dutenez, beroagatik eta deshidratazioagatik hil ziren.

Kamioi barruan zeuden pertsonetatik hamaseik biziraun dute, eta horietatik lau haurrak dira. Erietxera eraman zituzten.   

EZ DAGO IRUZKINIK