AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/07 11:48

Aste honetan, Euskal Herriko milaka ikaslek egin behar izan dituzte unibertsitatera sartu ahal izateko probak: ekainaren 3an eta 4an izan da selektibitatea Hego Euskal Herrian, eta ekainaren 6an egin zuten Baxoa Ipar Euskal Herrian. Sarbide-probei ezetz esateko, ikasturte honetan ere protestak antolatu ditu Ikasle Abertzaleakek (IA), 'Ez jolastu gure etorkizunarekin!' lelotzat hartuta.

Ekainaren 3an Iruñean (Nafarroa) egin zuen selektibitatearen aurkako elkarretaratze bat IAk, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hurrengo egunean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Leioako (Bizkaia), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) eta Eibarko (Gipuzkoa) campusetan izan ziren protestak. Eta atzo, berriz, Baionan elkarretaratu ziren ikasleak, Baxoaren kontra.

IAren esanetan, mobilizazioetan salatu dute sarbide-proben bidez "gure etorkizunarekin jolasten dutela", baita eredu "indibidualista" sustatzen dutela eta "filtro sozial gisa funtzionatzen dutela" ere. Horrez gain, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute kontzentrazioetan, Baxoari begira nagusiki.

EZ DAGO IRUZKINIK