AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/16 07:21

Aurten ere unibertsitateko sarbide-proben kontra mobilizatuko da Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundea. Ekainaren 3an eta 4an izango da selektibitatea Hego Euskal Herrian: IAk 3an egingo du lehen protesta Iruñean (Nafarroa), bertako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegi Plazan, 11:15ean; eta 4rako antolatu ditu elkarretaratzeak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Leioako (Bizkaia) Mikel Laboa plazan, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) Aulariopean, Gasteizko (Araba) Elurretan eta Eibarko (Gipuzkoa) Ingeniaritza Eskolan izango dira kontzentrazio horiek, 10:30ean denak. 

Ekainaren 6an, berriz, Baxoa izango dute Ipar Euskal Herrian, eta Baionan (Lapurdi) egingo du azterketaren aurkako mobilizazio bat IAk. 10:10ean hasiko da, Bernat Etxepare aitzinean.

Ikasturtea amaitzen ari dela ikusita, IAk hilabete honen hasieran jakinarazi du aurten ere sarbide-probei ezetz esango diela. "Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da, filtro sozialerako funtzioa betetzen duena eta ikasleon artean indibidualismoa eta lehiakortasuna areagotzen dituena", salatu zuen. Gainera, "indibidualismoari aurre egiteko", ikasleentzako apunte-banku bat jarri du martxan ikasle-antolakundeak (hemen apunte-bankura sartzeko lotura), baita azterketetarako prestatzeko klase partikularrak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK