AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Sakanako Autodefentsa Sarea
2019/04/30 10:24

Saretze honen bitartez eskualde mailako hedapena hartu du hasiera batean Altsasuko sarea zenak. SASeko kideek azaldu dute aurretik ere “beste hainbat ikasle sareren borrokaren lekuko” izan direla, besteak beste: Tolosa, Aiaraldea eta Eunate. Borroka horien potentzialtasuna ikusita, orain, eskualde mailako sare propioa abiatu dute.

Ikasturtean zehar hainbat borroka lokal eraman dituzte aurrera eskualdeko ikastetxeetan: hala nola, ikasle gelen beharra. Saretze honekin, “ikasleen beharrei aurre egiteko modu berri bat” aurkeztu nahi dute: “Ikastetxe bakoitzak bere behar eta baliabide propioekin landuko du borroka, baina elkarlanean arituko gara gure helburuak lortu arte”.

Era berean, eskualdeko beste bi ikastetxetan ere – Iñigo Haritza (Altsasu), Andra Mari (Etxarri)- ikasle sare berriak eratzen ari direla azaldu dute. Amaitzeko, dei egin diote Sakanako gazteriari sare berriaren deialdietara batu eta borrokei elkartasuna adierazteko. Era berean, ikastetxe horietako ikasleei Ikasle Autodefentsa Sarera batzeko gonbita egin diete.

https://twitter.com/sakanako_as/status/1112806566183489536