AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Guaixe
2020/04/23 22:30

Herenegun, hilak 21, salbuespen egoerak ikasleriarengan izan duen "eragin zehatza" aztertzeko inkesta burutuzat jo zuen Sakanako (Nafarroa) IAk. "Egoera arrotza eta gogorra" izan arren ebaluazio sistema ez aldatu izana salatu dute, "hezkuntza sistemaren funtsa" ez dela aldatu argudiatuta.

Aldaketa oro "sistema kapitalistan hezkuntzak betetzen dituen funtzioak" mantetzera begirakoa izan dela azaldu dute. Sortutako "egoera nahasiak" ikasketa prozesuan aldaketak ekarri dituela diote, eta aldaketa horiek, gainera, "bigarren plano batean" uzten dituztela ikasle langileen behar eta gabeziak.

Inkesten emaitzetatik ateratako ondorioekin aldarrikapen zerrenda bat osatu dute, Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikari jarraiki. IAren programaren aldarri nagusia berretsi dute: "Kalitatezko eta doako hezkuntza unibertsala". Hala, Sakanako ikastetxeetan hiru neurri ezartzea exijitzen dute.

ALDARRIKAPENAK

1. Lan karga gutxitzea eta beharrezkoa den edukia soilik ematea: hurrengo ikasturtera begira beharrezkoa den edukia bakarrik ematea, eta horien epeak "errespetagarriak" izatea, hau da, lanak klase orduetan bidaltzea, eta ez horietatik kanpo. Lanak bidali dituzten ikasgaietan horiek bidaltzeko epea pasatu arte "besterik ez bidaltzea" ere eskatzen dute.

Bestalde, beharrezkoak diren azterketak baino ez egitea aldarrikatu dute, baita irakurri behar diren liburuen azteketak kentzea edota beste moduren batean ebaluatzea ere.

2. Irakasleek azalpenak emateko prestutasuna izatea: lanak "behar den bezala" egin ahal izateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa beharrezkoa dela diote, eta lanak bidaltzerakoan "beti azalpen argiak ematea" eskatu dute.

3. Ebaluazio irizpideen gaineko jakintza eta moldaketa: irakasgai guztietan eskuragarri beharko lukeen informazio guztia ikasleekin partekatzea eta ebaluazio irizpideak hoen onespenarekin ezartzea.