AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Zaldibar Argitu
2021/01/07 11:27

Atzo, urtarrilak 6, elkarretaratzeak izan ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako sei udalerritan, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak desagertu eta 11 hilabetera. Zaldibarko, Eibarko (Gipuzkoa), Zallako (Bizkaia), Ermuako (Bizkaia), Etxebarriko (Bizkaia) eta Elgetako (Gipuzkoa) ehunka bizilagun kalera atera ziren atzokoan, bi erailketen gaineko "erantzukizunak" eskatzeko. Beltranek lur azpian desagertuta jarraitzen duela ere salatu zuten protestetan.

Azkeneko hilabetean zehar hainbat salaketa egin ditu Zaldibar Argitu plataformak. "Herritarren osasun-kezkek ez dute erantzunik izan eta erantzukizun politikoak argitu gabe daude oraindik. Gainera, zabor politikak berdin jarraitzen du", adierazi dute plataformako kideek.

BASAKERIA

Beltranekin eta Sololuzerekin batera, Euskal Herrian beste 70 langile erail zituzten haien lanpostuetan 2020an, gutxienez. Urteko azkenekoa izan zen, abenduaren 29an, Murgako (Araba) Aianox enpresan bizia galdu zuen behargina.