AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaurko protestetako bat, zaharren egoitza bateko beharginen eskutik. Argazkia: ELA
2020/03/27 15:55

Gaur, martxoak 27, protestak egin dituzte Hego Euskal Herriko hainbat lantokitako beharginek, "osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen defentsan". Covid-19 birusaren hedapenak sortutako larrialdia dela-eta, sektore ugaritako langileek erakutsi dute gaur haien "haserrea", lanuzte, elkarretaratze nahiz mobilizazio bidez. Esaterako, osasungintzako langileek, adinekoen egoitzetakoek, garbitzaileek, supermerkatuetakoek edota anbulantzietako gidariek plazaratu dituzte gaur haien aldarriak.

Industrian jarduten duten hainbat behargin ere batu dira mobilizazioetara. Tartean, Sidenor enpresak Basauri (Bizkaian) duen fabrikara Ertzaintza bertaratu da, eta protesta egitea galarazi die langileei.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek aste honetan egin dute gaur mobilizatzeko deialdia, Haserre gaude izenpean.

Ziurgabetasuna

Salbuespen egoeraren barruan, dagoeneko martxan dira aldi baterako kontratua zuten langileen kaleratzeak, behartutako oporraldiak edota enplegu erregulazio dosierren bidezko kaleratzeak. Azkenengo datuen arabera, 108.648 behargini baino gehiagori eragingo diete erregulazio txostenek.