AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zaballa espetxea
2019/04/30 10:43

Hala Bedi-k jakinarazi duenez, atzo, apirilak 2, Zaballako espetxean (Araba) preso zegoen gazte arabar bat zendu zen. Oraindik ez dute argitu heriotzaren zergatia, baina Espetxeetako Zuzendaritzak suizidiotzat jo du kasua.

Aurtengo hirugarren hildakoa da espetxe berean. Otsailean beste preso gazte bat zendu zen, eta kasu horretan ere, Espetxeetako Zuzendaritzaren hipotesi nagusiaren arabera, suizidioa izan zen kausa. Bestalde, urtarrilean hirugarren preso bat hilda agertu zen Zaballan. Heroina gaindosiaren ondorioz hil zen gazte bizkaitarra, eta heriotza gertatu zenean, preso daudenen artean %80ek baino gehiagok droga-mendekotasuna dutela azpimarratu zuten Salhaketako kideek. Honakoak "heriotza isilaraziak" direla salatu zuten: "Gehiago daudela badakigu".

Espetxean zendutako preso baten senideak urtarrilean azaldu zuenez, senideei "modu hotzean eta aseptikoan" ematen zaie heriotzaren berri. Zaballan urtarrilean hil zen presoaren senideen kasuan, asteburu osoa pasatu zuten gertatutakoaren inguruko ia berririk gabe. Salhaketako kideen esanetan, besteak beste, espetxeetako arduradunek oztopoak jartzen dituzte gorpua ikusteko edota zer gertatu den jakiteko.