AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauriko espetxea. ARGAZKIA / EiTB.
2022/06/14 20:55

Preso bat hilda topatu dute Basauriko presondegian, bere ziegan. Ostiralean aldi baterako espetxeratu zuten, espetxealdi prebentiboa omen baitzen. 19:30tan afaldu zuten presoek eta, ondoren, 20:10ak aldera botikak eraman zizkioten presoari, ziegan hilik aurkitu zutelarik.

Antza, presoak suizidio arriskuaren froga egin eta emaitza negatiboa eman zuen, baina espetxeratuak bere buruaz beste egin zuen, EiTBren  arabera. Halere, heriotzaren arrazoiak ez daude argi eta, beste hedabideen arabera, gertakariak ikertzen ari dira oraindik.

Protokoloa jarri zuten martxan atzo, zeinaren arabera "guardiako epaitegiari egoera jakinarazi eta, gero, epaileak zein auzitegiko-mediku taldeak gorpua eramateko prozesua abiatzen" duten. Familiak jaso zuen jakinarazpena une hartan eta, azkenik, Saileko Espetxe Ikuskaritzak izan zuen heriotzaren berri. 

EZ DAGO IRUZKINIK