AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @taxilari
2021/09/03 09:14

Bart Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean esku hartu dute udaltzainek; haien arabera, bizilagun baten kexak zirela-eta. Besteak beste, San Gregorio kalea, Sarasate pasealekua, Yamagutxi parkea nahiz liburutegi nagusiaren ingurua hustu dituzte polizia-agenteek.

Gune horietan kalean zeuden gazteen aurka jo du poliziak, eta kargak izan dira; ez dute zehaztu zenbat zauritu izan diren. Kargen ondorioz, gero istiluak izan direla baieztatu dute hainbat komunikabidek.

Zenbait pertsona eraman dituzte atxilo, baina ez dute kopuru zehatzik jakinarazi. Zenbait hedabideren esanetan sei lagun atxilotu dituzte, baina beste hainbaten arabera, 11 izan daitezke atxilotuak. Antza, "desordena publikoak eta kalteak eragitea" leporatzen diete, baita "bortizkeriaz lapurreta egitea" ere.

EZ DAGO IRUZKINIK