AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Franceinfo
2023/06/05 15:48

Gaur goizean Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, sarekada bat izan da Frantziako Estatuan, Frantziako Poliziaren eskutik. Gutxienez hamabost pertsona atxilotu dituzte polizia-operazio masiboan, tartean, Baionako (Lapurdi) lagun bat. Baionan, polizia judizialeko SDAT zuzendaritzaorde antiterroristak egin du atxiloketa.

Itxura denez, goizeko 06:00ak aldera sartu dira bere etxera. Etxea miatu ostean, Tolosara (Okzitania) eraman dute gatibu.

Frantziako Estatuko hamar tokitan izan dira atxiloketak, eta, ofizialki, ez dute zehaztu zein den operazioaren arrazoia eta oinarria. Zenbait hedabideren arabera (Mediapart ataria, esaterako), ordea, La Farge enpresaren zementu fabrika baten aurka 2022ko abenduan egindako ekintza batekin daude lotuta atxiloketak.

Dirudienez, "talde kriminal" bateko kide izatea leporatzen diete atxilotuei, baita "degradazio antolatu" baten parte izatea ere. Zabalik omen dago ikerketa.

Mugimendu ekologistarekin lotura dute atxilotuek, itxura denez. Hala, Lurraren Altxamenduek hitza hartu dute, eta "mugimendu sozialen eta ekologisten kontra gobernua gidatzen ari den errepresio-igoera" salatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK