AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/25 15:13

Gazte Koordinadora Sozialistak bi manifestazio antolatu ditu larunbat honetarako, urtarrilaren 29rako, Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu aldarripean; Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izango dira mobilizazioak. Hainbatek adierazi dio babesa deialdiari; tartean, Patxi Ruiz preso politikoak atzo adierazi zuen bere atxikimendua.

"Geure klaseak ezagutzen zuen miseria gero eta handiagoa eta agerikoagoa izaten ari den honetan (aurrerantzean are handiagoa izango dena), argi behar dugu izan langileriaren interesak ustez defendatzen dituztenei baina izatez Burgesiaren Alderdi diren horiei mozorroa kentzeko unea heldu dela. Dominazio eta zapalkuntzaren ordezkariak direnekin argazkiak ateratzen dituen eta eurekin biltzen den ustezko ezkertiar edota independentista oro biluzik uztea da langileriaren interesak zinez defendatzen dituen edonoren eginbeharra", azaldu zuen Ruizek ohar baten bidez.

"Era sinbolikoan bada ere", txantrearrak 24 orduko baraua egingo du mobilizazio egunean, larunbatean, "langileriarekiko elkartasunez". Gaur egun, Leongo espetxean daukate gatibu.

18:00etan hasiko dira GKSk deitutako manifestazioak, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik eta Iruñeko Sarasate pasealekutik.

EZ DAGO IRUZKINIK