AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/11 09:25

Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia luzatzeko erabaki irmoari heldu dio berriz Poloniako Justiziak. Atzo, urtarrilaren 10ean, nabarniztarraren defentsak aurkeztutako helegiteak aztertu zituen berriz Rzeszowko Dei Auzitegiak, behin-behineko kartzelaldia deuseztatu edo ez erabakitzeko. Lehenago gertatu bezala, Gonzalezen kontrako ebazpena nagusitu da oraingoan ere, eta Polonian preso mantenduko dute.

Otsailaren 28an atxilotu zuten kazetaria Przemyslen, Ukrainako mugatik gertu, gerrak eragindako errefuxiatu olatuaren berri ematen ari zela. Beraz, laster beteko da urtebete Gonzalez preso sartu zutenetik. Horren harira, auzitegiak otsailaren 23an berrikusi eta aztertuko du berriz kasua, nabarniztarra kartzelan mantenduko duten edo ez erabakitzeko. Gonzalezen gertukoen arabera, berez, "froga erabakigarriagoak" aurkeztu beharko lituzkete orduan autoritateek. Oraindik ez dago epaiketaren datarik.

EZ DAGO IRUZKINIK