AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/17 00:54

Otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez nabarniztarra Polonian, kazetaritza-lanetan ari zela. Polonia eta Ukraina bereizten dituen mugatik gertu atzeman zuten, eta kartzelaratu egin zuten. Espioi modura Errusiaren alde aritzea leporatzen diote, baina ez dute zehaztu noiz epaituko duten.

Bi hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarri zioten Gonzalezi, baina azken orduetan jakinarazi dutenez, kartzelaldia luza diezaiotela eskatu du Poloniako fiskaltzak. Berez, maiatz amaieran bukatu beharko luke behin-behineko espetxealdiak, baina datozen zazpi egunetan aztertuko dute fiskaltzak egindako eskaera.

Rzeszow-ko kartzelan espetxeratu zuten lehenengo, baina apirilean tokialdatu zuten Radomera, Varsoviatik 100 kilometrora dagoen presondegi batera. Inkomunikatuta daukate atxilotu zuten egunetik; ia bi hilabete daramatza bere hurbilekoekin eta konfiantzazko abokatuarekin harremanetan egon gabe.

EZ DAGO IRUZKINIK