AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/28 11:39

Ikasturte politiko berriari ekin dio jada Ikasle Abertzaleakek, eta egun gutxi geratzen dira aurtengo Eskola Ibiltaria hasteko. Ostiral honetan, irailaren 30ean, hasiko da IAk urtero egiten duen ekimena, Villabonan (Gipuzkoa); hurrengo egunean, urriaren 1ean, mugituko dira Anoetara (Gipuzkoa). Bi eguneko egitaraua antolatu dute, beraz, IAko kideek.

Hilabete hasieran argitaratu zuten zein ekimen izango diren aurtengo Eskola Ibiltarian, baina xehetasun gehiago jakinarazi dituzte gaur goizean: ekimen bakoitza zer ordutan eta non izango den azaldu dute.

Hona hemen xehetasun guztiak:

EZ DAGO IRUZKINIK