AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Langileon Babes Kolektiboa
2023/01/23 14:07

Hainbat hedabidek gaur argitaratu dutenez, Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian (Gipuzkoa), gutxienez 21 langile esplotatzea eta Gizarte Segurantzari 80.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita. Bi jatetxeri lotutakoak dira akusazioak. Iazko azaroan jarri zuen salaketa bat norbaitek, eta horren ostean bertaratu ziren bi negozioetara Lan Ikuskaritza eta polizia-indarrak. Guztira, lan-kontraturik ez zeukaten eta legez kontrako egoeran zeuden 11 langile atzeman zituzten ikuskapenetan.

Bi jatetxeen arduraduna, kontabilitateaz arduratzen zen pertsona eta negozioetako batean arduradun-lanak egiten zituen pertsona bat atxilotu dituzte, eta epaiketaren zain daude orain. Dirudienez, langile etorkinengana jo eta faltsuak ziren lan-eskaintzak egiten zizkieten. Behargin horiek, engainatuta, Donostiara mugitzen zirenean, gezurrekin jarraitzen zuten aipatutako negozioetako arduradunek: euren egoera legeztatzeko agiriak emango zizkietela hitzematen zieten, bai eta Gizarte Segurantzan alta emango zietela ere, baina, horren truke, euren jatetxeetan eta miseriazko lan-baldintzetan aritzera behartzen zituzten. Azaldu dutenez, astelehenetik igandera lan egitera derrigortzen zituzten, egunean hamabi orduz. 1.000 euro eskasekoa izaten zen euren soldata, gainera.

Iruzur egiten ere erakusten zieten beharginei. Iazko udatik, zenbait formakuntza-kontratu sinatzera behartzen zituzten hilero, eta Lan Ikuskapenak eskatuz gero beste filiazio bat nola eman erakusten zieten.

EZ DAGO IRUZKINIK