AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Azpikontratatutako garbitzaileen kontzentrazioa Donostiako Ospitalean, gaur. Argazkia: ELA
2021/05/06 19:30

Osakidetzan garbiketan aritzen diren langileek protesta egin dute gaur Donostian (Gipuzkoa), eta hurrengo asteko ostegunean ere mobilizatuko dira. Maiatzaren 27an greba egingo dute, lan-baldintzetan hobekuntzak jasoko dituen hitzarmen berri baten alde.

Sektoreko baldintzak eta langileen eskariak

Azpikontratatuta jarduten dute garbitzaileek, eta hiru urtez egon dira hitzarmena hobetzeko negoziazio saiakerak egiten; dena den, blokeatuta egon dira elkarrizketa horiek enpresetako zuzendaritzen ezezkoak direla eta. Gainera, pandemiak langileen lan-baldintzak okerragotu dituela salatu dute: langile "falta", bete gabeko postuak, Osakidetzak autobusak ukatu izana nahiz garbiketarako material falta salatu dituzte, besteak beste.

Langileen eskaeren zerrendak sektorearen publifikazioa, Norbere Babeserako Ekipamendua (NBE) eta langileen segurtasuna bermatzea, ordezkapenak adostea, bete gabeko postuak modu arautuan betetzea edota erretiro partzialak barne hartzen ditu.

EZ DAGO IRUZKINIK