AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Osakidetzako garbiketako langileek iaz Gasteizen egindako protesta. Argazkia: ELA
2022/04/06 17:03

ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako garbiketako langileek hiru greba egun egingo dituzte apirilaren 7tik 9ra. Lau urte baino gehiago daramatzate Osakidetzako garbitzaileek hitzarmenik gabe, eta adierazi dute egoerak lehen bezala jarraitzen duela.

Azpikontratatutako enpresen eta Osakidetzaren inmobilismoa eta negoziazioen blokeo egoera salatzeko, beraz, grebara jotzea erabaki dute; enpresen eta Osakidetzaren zuzendaritzak jo dituzte egoeraren erruduntzat.

EZ DAGO IRUZKINIK