AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/08 18:04

GĂ©rald Darmanin Frantziako Gobernuko Barne Ministroak abenduaren 2an eman zituen argitara hiru dekretu berri. Neurriok helburutzat dute, hain zuzen, informazio bilketa eta norbanako nahiz kolektiboen fitxaketa erraztea Frantziako Poliziari eta Jendarmeriari. Hala, fitxaketa moduei dagokienez egun indarrean dauden neurriak egokituko ditu Frantziako Gobernuak, informazioa eskuratzeko irizpideak zabalduz.

Orain arte ere legez onartuta egon arren norbanakoen gaineko informazioa arakatzea, ezarriko dituzten neurri berriekin kolektiboak ikertzea ere erraztuko dute. Lehen "jarduera terroristetan" parte hartzea leporatzen zitzaien norbanakoen inguruko informazioa biltzea babestuta zegoen modura, orain, irizpide lausoagoak eman dituzte ikerketa horietarako, eta ustez "frantses lurraldearen eta instituzioen integritatea" kaltetu dezakeen oro sar dezakete azterketapean.

Arakatu daitekeen informazioaren izaera aldatu eta zabaltzen da dekretu berriekin, beraz. Esaterako, sare sozialetako jarduna zein norbanakoen kirol jarduerak zaintzeko baimena izango du legez Poliziak, baita informazio pertsonalagoak eskuratzeko ere; hala nola, ezaugarri psikologikoak edota erlijiozko jarduna.

Dekretu berrietan, gainera, aurpegien hautemate teknologikoa oztopatzen zuen neurri zatia ezabatu dute, pertsonen jarraipen fisikoa ere ahalbidetuz.