AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/08 15:14

Balmis operazioak martxan jarraitzen duen honetan, Espainiako Armadak adierazi du COVID-19aren gorakada berri bat gerta daitekeela datorren udazkenean, baita hurrengo neguan ere. Horren aitzakiapean, balizko berragertze horiei begirako prestakuntza lanetan murgildu da dagoeneko.

Batetik, Espainiako Armadak aurreikusi du COVID-19aren beste gorakada bat izanez gero "berehala hartuko direla konfinamendu neurri gogorrak", eta horregatik, hedapena ez dela "hain zabala eta hilgarria" izango. Nabarmendu du, baina, "etorkizuneko arrisku nagusiena jende pilaketak" izango direla, eta "oso garrantzitsutzat" jo du, "telefono mugikorretarako aplikazio bat izatea" hurrengo gorakadetan, "kontaktuak kontrolatzeko".

Uneotan, Balmis operazioaren barruan, egunean 1.500 militar inguruk esku hartzen dute estatu mailan. Momentuz, aurrera egingo dute Balmis operazioarekin, eta kalean segituko dute militarrek.

EZ DAGO IRUZKINIK