AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/27 13:15

Novaltia enpresako Bizkaiko beharginek iragan ostiralean, hilak 24, mobilizazioa egin zuten Bilbon (Bizkaia). 370 egun bete dituzte greban, eta aurreko manifestazioan, kontratzio berrietan ezartzen den soldata murrizketa deuseztatzea nahiz gutxieneko soldatatik gertu dauden soldatak igotzea aldarrikatzeaz gain, negoziazio prozesuan enpresak izan duen blokeo-jarrera salatu  zuten. Izan ere, urte osoan zehar, negoziatzeko aukera ukatu eta greba eskubidea urratu du enpresak, besteak beste, lanpostuetan grebalariak ordezkatuz.

Horri lotuta, Lan Ikuskaritza kritikatu dute, prozesu honetan eta greba eskubidearen urraketaren aurrean izan duen jarrera pasiboa dela eta. Horren adibide da, ostiralean, manifestazioa izanik, enpresak behin-behinean hainbat langile kontratatu izanaren aurrean, Lan Ikuskaritzak erantzunik eman ez izana.  

Aldi berean, negoziazioetan exijitu modura, lan-hitzarmen propio bat galdegin zuten beharginek Bizkaiko hiriburuan barrena. Izan ere, 2019. urtean, negoziazioak apurtu eta estatu mailako hitzarmena ezartzea erabaki zuen enpresak.