AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artatza parkea.
2023/03/15 08:54

Neska adingabe batek sexu-eraso bat jasan zuen aurreko ostiralean Leioan (Bizkaia); zehazki, Artatza parkean. Antza, lagunekin zegoela izan zen erasoa, eta, erasoaren ondorioz, Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) artatu behar izan zuten gero.

Adingabea da eraso zion gizonezkoa ere. Hala ere, hainbat komunikabidek jakinarazi dute beste mutil batzuek ere badutela zerikusia gertatutakoarekin. Atxilotu bat dago oraingoz, eta beste bi identifikatu. Badirudi laster eramango dituztela epailearen aurrera.

EZ DAGO IRUZKINIK