AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/23 09:31

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin zuten aurreko astean; Nafarroan hainbat emakume sexualki esplotatu ostean, Kantabriara eta Burgosera mugitu ziren esplotatzaileak. Hiru pertsona atxilotu zituzten sare horretan parte hartzea leporatuta.

Argitara atera den kasu horren harira, protestara dei egin zuen Iruñerriko Itaiak. Joan den asteazkenean, hilaren 21ean, Iruñeko (Nafarroa) udaletxe aurrean egin zuten elkarretaratzea, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Indarkeria matxista "etsaiaren boterea mantentzeko funtzioa betetzen duen ideologia matxistaren ondorioa" dela azaldu zuten Itaiako kideek eta, modu horretan, "norma kultural bilakatzen" dela "emakumeok zapalkuntza forma anitzak pairatzea". Ezagutzera eman berri duten kasuan, hain zuzen, "engainu bidez eta mehatxuz" hainbat emakume sexu-esplotaziora behartu zituztela seinalatu du Itaiak.

Beharrezkotzat jo du, hala, ikasturte honetan kalean salatutako erasoak nahiz "ezkutuan geratu" direnak "testuinguru orokorrean kokatzea": "Indarkeria matxista, fenomeno isolatua izatetik urrun, egunerokoan bizi dugun fenomenoa da", diote Itaiako kideek.

Desegin berri duten sarearen bidez erasotuak izan diren emakume guztiei babesa adierazi diete, eta "emakume langileok gure bizitzako hainbat esparrutan pairatzen ditugun erasoen kontrako erantzun eraginkorrak eraikitzen jarraitzeko" konpromisoa berretsi dute.

EZ DAGO IRUZKINIK