AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ElPlural.com
2022/06/08 17:38

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA) osatzen duten estatuetan bakarrik, alokairuan oinarritutako etxebizitzetan gauzatutako hiru milioi etxegabetzetik gora zenbatzen dira urtean. Gainera, horiek prozedura legalen bitartez gauzatutakoak baino ez lirateke izango, dokumentuak ez baititu kontuan hartzen prozedura informal edo ilegalen bitartez egindakoak.

ELGAk zifra absolutu zein erlatiboen gaineko daturik eskaintzen ez duen arren, etxegabetze prozedura legal gehien abiatzen dituen herrialdea Amerikako Estatu Batuak direla ziurtatzen du. AEBetan, alokairu erregimenean dauden kasu guztien artean, %6 ingururen aurkako desalojo prozedurak jartzen dira martxan urtean. Frantziako Estatuan %1 eta %2 artean dago ehunekoa, eta Espainiako Estatuan, aldiz, %1 inguruan.

Salbuespena

COVID-19aren ondorioz ezarritako moratorien ondorioz, behin-behinean, 1,2 milioira jaitsi da etxegabetze kopurua. Erresuma Batuan, Espainian, Finlandian, Australian eta beste hainbat herrialdetan kaleratzeak atzeratzeko neurriak hartu ziren COVID-19aren testuinguruan, 2020an. Horrela, Espainiako Estatuan adibidez, etxegabetzeen kopurua %42 jaitsi da. Neurri horiek behin-behinean etxegabetze tasa murriztea ekarri badute ere, aurreikusi dutenez, moratorien efektua baliogabetzen denean, goranzko joera nabaria izango dute zifrek.

Errealitatetik urrun

Etxebizitza-baldintzei buruzko txostenean agertzen den moduan, adierazten diren kopuruek ez dituzte desalojo guztiak kontuan hartzen, izatez, ELGA osatzen duten lurralde batzuetako kasuen datuak ez baitaude eskuragarri. Bestalde, dokumentuak ez ditu kontuan hartzen hipotekak ez ordaintzearen ondorioz gauzatzen diren etxegabetze kasuak. Txostenean hiru milioi etxegabetzetik gora zenbatu badira ere, baldintzatuta daude datu horiek, eta errealki, arrunt handiagoa izan daiteke kaleratze kopurua.

EZ DAGO IRUZKINIK