AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Español
2024/11/09 01:32

Nazio Batuen agentziek argitaratutako Munduko Elikadura-Segurtasunaren eta Nutrizioaren Egoera (SOFI) txostenaren arabera, 2023an 733 milioi pertsonak pairatu zuten gosea; hau da, 11 lagunetik batek mundu osoan, eta bostetik batek Afrikan. Desnutrizio maila 2008-2009 aldiko azken erregistro kezkagarrietara itzuli da, garbi utziz ezerezaren hurrengoa direla arlo horretan garatutako politikak.

2023an, 713 eta 757 milioi pertsona artean zeuden desnutrizio egoeran, 2019an baino 152 milioi gehiago. Goseak Afrikako biztanleriaren %20,4ri eragiten dio, eta gora egiten jarraitzen du kopuru horrek. Gainera, 2022tik 2023ra bitartean, gosearen egoera nabarmen okerragotu da mendebaldeko Asian, Kariben eta Afrikako hainbat azpieskualdetan.

Mundu mailan, gutxi gorabehera 2.330 milioi lagunek sufritu zuten elikadura-segurtasun moderatua edo larria iaz. Horietatik 864 milioi pertsona baino gehiago zeuden, gainera, elikadura-segurtasun larrian. Kalifikazio hori, hain zuzen ere, egun osoak janaririk gabe igaro behar izaten dituzten pertsonei esleitzen zaie.

2022an, 2.800 milioi lagunek baino gehiagok ezin izan zuten dieta osasungarri bat ordaindu, errenta baxukoak kontsideratu daitezkeen herrialdeetako biztanleriaren %71,5ari eraginez, errenta altuko nazioetako %6,3arekin alderatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK