AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/28 11:08

Urte honetan azkenekoz, hausnarketa politikora eta gaitasun teorikoak eskuratzera bideratutako formakuntza saioak izan dira Euskal Herriko hainbat puntutan, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. Hala, "egungo kultura despolitizatzailearen aurrean", ikasturte politikoaren hasieran finkatutako bide-orriari jarraipena eman diote ehunka gaztek.

Aricó, Luxenburgo, Lenin, Marx edota Gramsciren hainbat testuren bitartez, "krisiaren teoriaren eztabaida, kontzeptualizazioa eta horren gaurkotasuna", "tradizio sozialistak izandako eztabaida estrategikoak" nahiz "langile mugimenduaren esperientzia historikoen ezagutza zein irakaspenak" izan dituzte hizpide.