AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
@GKSozialista
2021/01/04 20:05
Gazte Koordinadora Sozialistak Twitter kontu nazional berria sortu du du gaur: @GKSozialista. Izan ere, azken hilabeteetan, hainbat arazo tekniko izan ditu sare sozial horretan: Twitterrek gazte antolakunde sozialistaren azken bi kontu nazionalak itxi ditu. GKSk adierazi duenez, arazo tekniko horiek konpontzeko lanetan aritu da azkeneko hilabeteetan, baina ezin izan ditu konpondu. Hala, gaur eman du argitara kontu berria.

Azkenaldian, Hego Euskal Herriko hiriburuetako eta Ipar Euskal Herriko Twitter kontuetatik eman du Gazte Koordinadora Sozialistak bere jardun orokorraren berri. Behin kontu nazional berria aurkeztuta, @GKSozialista erabiltzailearen bitartez eramango du aurrera bere jarduna sare sozial horretan. Gauzak horrela, Twitter kontu berriaren zabalpena egiteko deia luzatu du.