AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/25 21:25

Iluntzean ere kaleak hartu dituzte gaur milaka pertsonak, indarkeria matxista salatzeko eta, horren aurrean, "gaitasun sozialisten antolakuntza" aldarrikatzeko. Hala, jendetsuak izan dira Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak gaurko egindako deialdiak, Bizitza biolentoen aurrean, gaitasun sozialistak antolatu kanpainaren barruan.

Itaiak mobilizatzera deitu zuen gaurko Iruñean, Lizarran (Nafarroa), Bilbon, Gernikan, Lekeition (Bizkaia), Donostian, Tolosan, Ordizian, Bergaran, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba).

Gaurko egunez, Itaiako kideek nabarmendu dute "biolentziak gorpuzten duela langileon bizia eta, zehazki, emakume langileok egunerokotasunean jasaten dugu indarkeria matxista". "Gutako askok indarkeria kasu guztiak (kalean, etxean, lantokian...) isilean bizi behar izaten ditugu; babesik gabe, erasoei aurre egiteko bitartekorik gabe", diote. Hala, lehentasunezkotzat jo dute "indarkeria matxista geldiarazteko borrokak abiaraztea".

Seinalatu dute, indarkeria matxistaren bidez, "emakume langilea subjektu zapaldu gisa iraunaraztea lortzen duela klase boteredunak, etekin ekonomiko eta politikoak lortuz". "Zentzu horretan gure norabide politikoa harreman eredu sozialisten eraikuntza da, denok bizi baldintza berak izan ditzagun", azpimarratu dute.

"Gaurdanik antolakuntza sozialistaren baitan antolatzea dagokigu, indarkeria matxistaren aurkako borroka prozesu ahalik eta eraginkorrenak abiarazi ahal izateko", adierazi du Itaiak. Horretarako, batetik, "antolakuntza proletarioaren bidez", "emakumeok egunerokotasunean jasaten ditugun indarkeria kasu bakoitzari aurre egitea" hartu dute eginkizun gisa, eta bestetik, "matxismoaren normalizazioarekin amaitzeko bitarteko politikoak ipintzea".

Itaiako kideek ondoko analisi politikoa argitaratu dute aurtengo azaroaren 25ean.

AURKI ARGAZKI GEHIAGO

EZ DAGO IRUZKINIK