AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Goierriko Sare Sozialista
2019/10/08 16:23

Pasa den larunbatean jarri zuten martxan Goierrin (Gipuzkoa) Goierriko Sare Sozialista, eta Ordiziako Gaztetxea izan zuen arkupe haren lehen agerpen publikoak. GSS-ko kideen arabera, "ildo sozialistaren hedapena zein gorpuztea, Euskal Herri mailan gauzatzen ari den fenomenoa da; eta eskualde mailako espresioa litzateke sare hau".

Adierazi dutenez, "ildo sozialistaren baitako koordinazio eta komunikazio funtzioak" beteko ditu GSS-k. Era berean, "beharrezko lan ildotzat" daukate "memoria politikoan sakontzea", "iragana aztertzeko eta etorkizuna eraikitzeko".

Aurreneko pausoak

Hargatik, antolatutako lehen ekimenean, V. asanblada eta euskal iraultza sozialista izan zen solasaldirako ardatz; modu horretan ekin zioten memoria historikoa lantzeari. Hala ere, "oraindik ikasteko asko" dagoela azpimarratuz, ikasturtean zehar ekimen gehiago egingo dituztela jakinarazi zuten. Hala, aurrerantzean prestatuko dituzten jarduerak "lehenbizikoa bezain jendetsuak" izan daitezen, "ekimenei adi egotera eta bertaratzera" dei egin dute.