Larunbat honetarako ere mobilizazioak deitu ditu GKSk, "askatasun zibil eta politikoen defentsan"

"Burgesiak ezarritako salbuespen egoerak aurrera darrai eta askatasun zibil zein politikoen alde borrokatzea dagokigu", adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak. Datorren larunbatean, azaroak 7, manifestazioak eta elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herritan, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainaren barruan.
Argazki Nagusia
2020ko azaroaren 4a

Aurreko asteko protesta jendetsuen ostean, hona hemen larunbat honetarako deialdiak:

  • Donostia (Gipuzkoa): 20:00etan elkarretaratzea Bulebarrean.
  • Hernani (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea Gudarien enparantzan.
  • Tolosa (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea Triangulo plazan.
  • Azpeitia (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea udaletxe aurrean.
  • Ordizia (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea udaletxe aurrean.
  • Bergara (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea udaletxe aurrean.
  • Zumaia (Gipuzkoa): 18:30ean elkarretaratzea Odieta frontoian.
  • Iruñea (Nafarroa): 18:30ean manifestazioa Foruen plazatik.
  • Gasteiz (Araba): 20:00etan manifestazioa Andra Mari Zuriaren enparantzatik.
  • Bilbo (Bizkaia): 20:00etan manifestazioa La Casillatik.
  • Gernika (Bizkaia): 18:30ean elkarretaratzea Merkurion.
  • Durango (Bizkaia): 18:30ean manifestazioa Andra Maritik.
  • Ondarroa (Bizkaia): 19:00etan elkarretaratzea Alamedan.

GKSren salaketa kanpainaren aurkezpena irakurtzeko, egin klik hemen