AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/10 14:29
Lizarraldeko GKSk aurrera jarraitzen du jardun politikoarekin. Aste hauetan "burgesiaren diktadura zuzena salatu eta antolakuntza komunistaren beharra mahaigaineratu" dute eskualdean hainbat komunikazio-dinamikaren bidez, eta elkarretaratzea ere egin zuten Lizarran (Nafarroa) urriaren 31n, "askatasun zibil eta politikoen defentsan". Orain, jardunaldi politikoak prestatu dituzte eskualdean, "formakuntza politikoa sustatzeko helburuarekin".

Azaroaren amaierara bitartean egingo dituzte saio guztiak. "Europaren azkeneko hamarkadetako gainbehera inperialista" aztertuko dute gazteek lehenengo hitzaldian, eta bigarrengoan, "testuinguru zehatz honetan gazteriak bizi duen problematika" ezagutzeko aukera izango dute. Azkeneko hitzaldian, aldiz, "gazte belaunaldiek jasaten duten kriminalizazioaren inguruan" hausnartuko dute.

  • Azaroak 13. Europaren gainbehera inperialista hitzaldia, 18:00etan Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Euskaraz izango da.
  • Azaroak 14. Nola ulertu gazte problematika hitzaldia, 18:00etan Garesko frontoian. Gazteleraz izango da.
  • Azaroak 28. Kriminalizazioa gazte belaunaldietan hitzaldia, 18:00etan Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Euskaraz izango da.