Itaiak deituta, emakume bati bikotekide ohiak egindako erasoa salatu dute Gasteizen

150 pertsona inguru elkartu ziren atzo Gasteizko Plaza Berrian, 'Indarkeria matxistari aurre egin' lemapean. Aurreko larunbatean gizonezko batek bikotekide ohiari egindako erasoa salatu zuten hala, eta Itaiako kideek aldarrikatu zuten "ezinbestekoa" dela "indarkeria forma ororen aurrean erantzutea" eta "emakume langilea egoera horietatik askatzeko baliabide ekonomiko eta sozialak garatzea".
Argazki Nagusia
2021ko urtarrilaren 14a

Gasteizko Itaiak protestara deitu zuen atzorako, aurreko asteburuan Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean izan zen eraso matxista salatzeko. Hain zuzen, emakume bati eraso egin zion haren bikotekide ohiak larunbat gauean.

Atzo, urtarrilak 13, Indarkeria matxistari aurre egin zioen aldarripean bildu ziren 150 lagun inguru. Gasteizko Plaza Berrian egin zuten elkarretaratzea, eta Itaiako kideek nabarmendu zuten "ezinbestekoa" dela "indarkeria forma ororen aurrean erantzutea", bai eta "emakume langilea egoera horietatik askatzeko baliabide ekonomiko eta sozialak" garatzea ere.