AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @IAbertzaleak
2020/11/09 20:21

Ikasle Abertzaleakek hainbat deialdi zabaldu ditu azaroaren 12rako, osteguna. Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! lema irakurri ahal izango da mobilizazioetan helduko dituzten pankartetan; horrenbestez, aldarriaren atzean batzera eta protestetara bertaratzera dei egin dio IAk Hego Euskal Herriko ikasleria langileari.


Joan den azaroaren 3an martxan jarritako Burgesiaren hezkuntza-kudeaketari, ikasle langileok planto! dinamikaren jarraian datoz azkeneko mobilizazio hauek ere. Hezkuntzan hartu diren azken erabakiak "norbanakoen eskubideen eta askatasun politikoen aurkako neurriak" direla azaldu zuten IAko kideek orduko hartan, ehunka ikasle mobilizatuz.


DEIALDIAK


Jarraian, Ikasle Abertzaleakek datorren asteazkenerako antolatu dituen elkarretaratzeak, Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! lemapean.

Bizkaia:

  • Gernika: 11:00etan institutuko sarreran

  • Lekeitio: 11:15ean ikastetxeko patioan

Araba:

  • Gasteiz: 11:00etan Unamunoko ate urdinean

Gipuzkoa:

  • Azpeitia: 13:15ean herriko plazan

  • Tolosa: 12:55ean Laskoraingo sarreran

  • Ordizia: 16:20an Goierri eskolako futbol zelaian

  • Eibar: 19:00etan Untzaga plazan

Nafarroa:

  • Iruñea: 19:00etan Burgoen plazan

Campusak:

  • Gasteiz: 12:45ean Elurretan

  • Bilbo: 14:00etan San Mames fakultateko sarreran

  • Leioa: 13:00etan Mikel Laboa plazan

  • Ibaeta: 13:00etan Aulariopean