Goierriko Ikasle Martxa egingo dute ekainaren 26tik 28ra

Ormaiztegitik aterako da ibilaldia. Datozen egunetan emango dute informazio gehiago.
Argazki Nagusia
Ikasle Martxaren kartela
2019ko maiatzaren 06a

“Zerbait berezia” sortzen ari direla iragarri du Goierriko Ikasle Abertzaleakek. Eskualdeko Ikasle Martxa egingo dute ekainaren 26tik 28ra, Bidean heziz iraultza sozialistara lelopean. Ormaiztegitik hasi, eta Idiazabal eta Zaldibi igaroko dituzte, besteak beste. Laster emango dute ekimenari buruzko informazio gehiago, eta adi egoteko dei egin diete ikasleei.