AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako Itaiak elkarretaratzera deitu zuen aurreko larunbatean, sexu-eraso bat salatzeko. Argazkia: Donostiako Itaia
2021/01/12 19:24

Pasa den larunbatean, urtarrilak 9, gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean, haren bikotekide ohiari mehatxu eta eraso egiteagatik. "Emakume langileak bizi duen eguneroko ogia" hori dela azpimarratu dute Gasteizko Itaiako kideek eta, horren aurrean, beharrezkotzat jo dute "indarkeria matxista gainditzeko erantzun eraginkorrak garatzea", horretarako konpromisoa berretsiz.

Erasoa salatzeko eta erasoa jasan duen emakumeari babesa adierazteko elkarretaratzera deitu du Gasteizko Itaiak. Bihar, urtarrilak 13, izango da protesta, 19.00etan Plaza Berrian.