AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Gaztetxea. Argazkia: Arabako Alea
2020/10/07 17:02

Asteazken honetan, hilak 7, ohar bat kaleratu du Gasteizko (Araba) Ikasle Abertzaleakek, joan den astelehenean Gasteizko Gaztetxean udaltzainek egindako erasoari erantzun asmoz.

IAko kideek azaldu dutenez, "zuzenean inplikatuak" izan dira gertatutakoan, eta horregatik, egoeraren inguruko "irakurketa politikoa plazaratzeko beharra" ikusi dute.

Udaltzainek identifikatutako eta isundutako lagunen artean IAko zenbait militante daudela adierazi dute, "isunak 600 eurora artekoak izan daitezkeelarik".

ASKATASUN POLITIKOEN URRAKETA

IAko kideen esanetan, "burgesiaren ofentsibarekin batera, klase borrokaren konfigurazioaren polarizazioa" gertatzen ari da. Testuinguru horretan, "langileriaren antolakuntza politiko oro debekatzen ari dira". Hori, kasu isolatua izatetik urrun, "sistematikoki" gertatzen ari dela azpimarratu dute, "fenomeno orokortua" dela, hain zuzen ere.

ANTOLAKUNTZAREN BEHARREZKOTASUNA

Halaber, langileriaren askatasun politikoen aurkako erasoak "etengabeak" izango direla aurreikusten du IAko kidegoak. Ondorioz, "antolakuntza politikoaren beharrezkotasuna" berretsi dute. Hori baita, euren hitzetan, "burgesiaren ofentsiba neutralizatzeko modu bakarra".