AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Topagunearen aurkezpen prentsaurrekoko argazkia.
2019/05/15 19:41

Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak apirilean jakinarazi zuten Gazte Sozialiston Topagunea egingo dutela ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16an, Azpeitian (Gipuzkoa). Apirileko irakurketan adierazi zutenez, “indar desberdinak antolatuz gure jardunaren potentzia biderkatzea eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko erabiltzea” dute helburu. Oraingoa Azpeitian martxan jarritako zenbait proiekturi bultzada emateko erabiliko dute. 

Bi eragileek zabaldu duten egitarauean ikusi daitekeenez, lehenengo bi egunak lanerako hartuko dituzte osorik. Gauean, aldiz, pailazo ikuskizuna eta kantu afaria izango dituzte.

Hurrengo egunean, hilaren 14ean, goiza lanean pasatu eta bukatutzat emango dute eskulan jarduna. Arratsalderako hezkuntzaren, generoaren eta gazte problematikaren inguruko hitzaldiak antolatu dituzte, hurrenez hurren. Ostean, 18:00etatik 20:00etara, Gazte antolakundea: jarraikortasuna eta hausturak izeneko hitzaldia izango dute. Gauean, Pobresiak taldearen saioaz gozatu ahalko dute.

Hurrengo egunari, hilak 15, Prozesu Sozialistaren inguruko hitzaldi batekin emango diote hasiera, 10:00etan. Horren ostean, mahai ingurua egongo da, Ziklo politiko berria Euskal Herrian izenpean. 14:30ean bazkari girotua egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan, kontzertuak hasiko dira. Ekitaldi politikoa ere izango da tartean. Droga purpura, Bake Faltsua, Rodeo, Herdoil eta Kontuz erromeria taldeak arituko dira oholtza gainean.

Azken egunean, hilak 16, desmuntaketa egingo dute, auzolanean.