AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/30 09:18

Errakik duelahilabete jarri zuen abian "okupazioaren kontrako ofentsiba integralaren" aurkako kanpaina politikoa. Ofentsiba horren barne hartzen dituen hainbat ezaugarri seinalatu ditu azkeneko asteetan; hain zuzen, "masa-komunikabideen bitartez okupazioaren inguruan eraiki nahi den irudi distortsionatua", "okupazioaren kriminalizazioa", "Desokupa bezalako talde parapolizial faxistek okupazioaren aurka zuzenean eta indarrez egiten dituzten esku-hartzeen gorakada, eta PP, Ciudadanos eta VOX alderdien lege proposamen modura laburbiltzen den okupazioaren aurkako lege-markoa gogortzeko joera orokorra".


Espainiako Parlamentuan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dituzten lege proposamenen bitartez, "okupazioaren praktika modu oraindik eta bortitzagoan zigortu nahi dutela" eta "kartzela zigorrak gogortu eta isunak handituko" direla ohartarazi du Errakik. Bestalde, "desalojoak emateko prozedimenduak azkartu" egingo direla eta "Poliziari okupatutako etxeetara agindurik gabe sartzeko eskumena eman nahi zaiola" salatu du Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak eta, horrek, "etxebizitzen bortxaezintasun printzipio juridikoa baliogabetzea" ekarriko lukeela.


AUTODEFENTSA ALDARRI


Ofentsiba horren helburua "proletalgoaren bizi-baldintzen okertzea eta autonomia politikoa murriztea" dela iritzita, horri guztiari erantzuteko eta aurre egiteko, "kaleak hartzera" dei egin dute Errakiko kideek. Bi manifestazio antolatu ditu urtarrilaren 10erako, igandea, Donostian (Gipuzkoa) bata eta Iruñean (Nafarroa) bestea. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira bi mobilizazioak, Anoeta estadiotik Donostian eta autobus geltoki zaharretik Iruñean.

EZ DAGO IRUZKINIK