AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/17 17:21

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatuta, aste honetan izan da Durangaldeko Gazte Sozialiston Martxa, aurrenekoz. "Hiru egun egin ditugu Durangaldeko herri batetik bestera, belaunaldi ezberdinetako hainbat gaztek", diote eskualdeko Ikasle Abertzaleakeko kideek. Elorrion (Bizkaia) ekin zioten martxari asteartean, eta Otxandiotik (Bizkaia) nahiz Abadiñotik (Bizkaia) igaro ostean, Durangon (Bizkaia) egin zuten azken geldialdia atzo, osteguna.

"Guztion artean martxa aurrera eramateko beharrezko lana eginez", "komunitatea indartuz" eta "giro ezin hobean" egin dituzte hiru egunok gazteek. "Gure tesi politikoak sozializatzeko abagunea ere eskaini du martxak", diote. Besteak beste, "hezkuntzaren funtzioak", "gazte subjektibitatea" edota "prozesu sozialista" landu dituzte hitzaldi eta saio bidez.

"Orain, martxa amaitu bada ere, guk, orain arte bezala, lanean jarraituko dugu. Borrokan", gaineratu dute IAko kideek.