2021eko urtarrilaren 27a
IAk mobilizazioak eta lanketa politikoak egin ditu, 'Amnistia ipar, zuekin gaude!' dinamikari lotuta
Hileko azken asteazkena izanik, Ikasle Abertzaleakek euskal preso politikoen aldeko ekimenak antolatu ditu Euskal Herriko hamabost puntutan. IAko kideek aurten ere argi dituzte euren asmoak presoen auziari dagokionez: "Amnistiaren aldarria etengabe mahaigaineratzea eta horren alde borrokan jarraitzea". Hala, 2021ean ere 'Amnistia ipar, zuekin gaude!' egitasmoari eutsiko diotela azaldu dute.