2019ko azaroaren 23a
Auzolan nazionalak egin zituzten atzo GKSko kideek, Azpeitian eta Arrigorriagan
"Gune sozialistak egokitzeko" helbururarekin, lan egun nazionalak izan ziren atzo Azpeitiko Esklabak eraikinean eta Arrigorriagako Jose Miguel Beñaran gunean, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. GKSko kideek azaldu dutenez, "gazte langileok gure praktika politikoa aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa da horrelako espazioak egokitzea". Hala, iaztik hauspotzen ari diren "auzolanaren kulturari" helduz, auzolan gehiago ere iragarri dituzte.