AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IA
2021/04/22 18:44

Mobilizazio eguna izan da gaurkoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza arloan ere. Ikasle Abertzaleakek hiru herrialdeetako hamar eskualdetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ditu, Langile klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu! lelo hartuta. Deialdiarekin bat egin dute, gainera, Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Hala, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatu dute 2.000 bat ikaslek kaleetan barrena, eta horrekin lotuta, langile klasearen sarbidea hezkuntzara.


Bilbon (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) gauzatu dituzte ikasleek gaurko mobilizazioak.


Poliziaren presentzia


Ikasle Abertzaleakek GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi dionez, Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu Bilboko manifestazioan, eta 600 euroko isun-eskaerak ezarri dizkiete. Donostian, berriz, poliziaren presentzia "itogarria" izan dela salatu dute Ibaetako campuseko militanteek. IAk "askatasun politikoen aurkako erasotzat" jo eta gogor salatu ditu gertakariok.