Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Astelehena, 2021eko martxoaren 1a
  • Astelehena
    2021eko martxoaren 1a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 22a
Gazte Sozialisten Topagunearen balorazioa eta laburpen bideoa

Topagunearekin prozesu sozialistak "aurrerapauso kualitatibo handia" eman duela uste dute Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak. "Botere sozialista metatzeko", bizitzako eremu guztietan lan gaitasunen antolaketa gauzatu behar dela azpimarratu dute. Bide horretan, "lan egunen eraginkortasuna", eta antolakuntza eta koordinazio gaitasuna azpimarratu dituzte. Bestalde, "formakuntza politikoak" ere bere funtzioa bete duela diote; eduki hori "eguneroko jarduna gidatzeko" militantziari eskainitako tresna modura kokatuz. Topaguneak "komunitate politikoa indartzeko" helburua ere bete duela iritzi dute, eta militanteei euren eguneroko jarduna eskertu diete.

Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 19a
Gazte Sozialisten Topagunea, hitzaldiz hitzaldi

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak lan egunak izan zituen ardatz. Langile kulturaren hedapenean eta prozesu sozialistaren lanketan sakontzea helburu, eduki politikoak lantzeko aukera ere izan zen. Ostiral arratsaldean hasita, hitzaldiek eta mahai inguruek hartu zuten topaguneko egitaraua. Hona hemen saio guztien laburpena.

Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 16a
Egindako lana eta ibilbidea ospatuta amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea

Amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herri osoko ehunka militante batu dituzte bost egunez Azpeitian, "bizitza politikoa sustatzeko" eta "langile kultura hauspotzeko" asmoz. Krisiaren Seme-Alabak taldeak eta Azpeitiko Gaztetxeak eskertu dute, "topagunean egindako lanari esker", "urteetako lana eskatuko lukeena" egun gutxian elkarlanean aurreratu izana. Azpiegitura lanak aurreratzeko zein komunitatea indartzeko baliagarri izan diren saioek, beraz, utzi dute zer ospatua.

Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 14a
“Apustua izan da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak lan egunak ardatz izatea”

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko hirugarren eguna da gaur. Asteazkenetik hona, auzolanak izan dira oinarri Azpeitian: “Ikusi dugu benetan baliagarria dela hainbeste jendek elkarrekin lan egitea, modu koordinatuan”. Bestalde, adierazi dute egunotan Azpeitian islatutakoa prozesu luzeago baten emaitza dela: “Aurten auzolanak egin ditugu Euskal Herriko hainbat gunetan, eta orain ikusi dugu egindako ibilbideak eskala handiagoan lana egin ahal izateko eta antolatzeko gaitasuna eman digula”. Arratsaldean, hausnarketa, eztabaida eta formakuntza saioak izango dira.

Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 13a
Langile kultura hauspotzea ipar, gaur ere lana eta jakintza elkarbanatu dituzte Gazte Sozialisten Topagunean

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko bigarren egunak ere auzolana eta jakintzen elkarbanatzea izan ditu ardatz. Atzo martxan jarritako lanekin jarraitu dute Euskal Herriko hamaika txokotatik Azpeitira bertaratu diren ehunka gaztek, 11 lantaldetan banatuta. Bihar goizekoa izango da azken lan saioa, eta arratsaldean hitzaldiak izango dituzte.

Prozesu Sozialista
2019ko ekainaren 12a
"Prozesu sozialista indartzeko" ekin diote Gazte Sozialisten Topaguneari

Euskal Herri osoko ehunka lagun bertaratu dira gaur Azpeitira, Gazte Sozialisten Topagunearen hasierara. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako ekimenak gaurtik igandera bitarte iraungo du. Harrera egunean, parte hartze zabala izan du "prozesu sozialistari bultzada emateko eta borroka komunitatea indartzeko" martxan jarritako topaguneak.

Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia