2020ko abuztuaren 26a
Sistema pandemia
2020KO MAIATZEAN ARTEKA HILABETEKARIAN ARGITARATUTAKO ERREPORTAJEA | Munduko Osasun Erakundeak (MOE) pandemia izendatu du COVID-19 birusaren hedapena. Milioika pertsona kutsatu dira dagoeneko, eta 200.000 baino gehiago dira hildakoak. Argi dago, baina, gaitz hori ez dela milaka gorputzetan soilik sartu oldarka. Pandemiaren eskutik etorri dira alarma egoerak eta ezkutuko salbuespen egoerak; burgesiaren gidaritzapean, dagoeneko iragarrita zegoen proletariotza prozesu basatia elikatu dutenak eta, zalantzarik gabe, epe ez hain luzera begira birusa bezain hilgarriak izango direnak.