Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Astelehena, 2021eko martxoaren 1a
  • Astelehena
    2021eko martxoaren 1a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 18a
Langile bat eraila Ugaon, zuhaitz batek azpian hartuta

51 urte zituen beharginak, eta atzo arratsaldean izan zuen lan-istripua Ugaoko Usila auzoan. Dagoeneko zazpi dira, urtea hasi zenetik, soldatapean bizia galdu duten langileak.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 18a
Lau egun bete dituzte greban Tubacexeko langileek

Tubacexeko zuzendaritzak aurreko astean jakinarazi zuen 150 langile kaleratu nahi dituela Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Greba mugagabea eginez erantzun dute beharginek, eta gaur dute laugarren eguna.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 18a
Bilboko Errekalde auzoan eraso arrazista bat izan dela salatu du SOS Arrazakeriak

Larunbatean izan zen erasoa, eta ospitaleratu egin behar izan zuten erasotua izan zen gizon kolonbiarra. Sei pertsonak jipoitu zuten, etxerako bidean.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 18a
Ehunka ikasle batu dira Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioetara

Hego Euskal Herriko hainbat campusetan izan dira mobilizazioak, IAk deituta. 'Demokrazia burgesaren aurrean, proletalgoaren adierazpen askatasuna defendatu!' aldarrikatu dute ehunka lagunek.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 18a
GKSk eta Kontseilu Sozialistek ere mobilizazioak antolatu dituzte Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko

Biharko eta etzirako egin dituzte deialdiak Gazte Koordinadora Sozialistak eta tokian tokiko Kontseilu Sozialistek. Pablo Haselen kartzelaratzea salatuko dute, baita "proletalgoaren askatasun politikoen" defentsa eta amnistia aldarrikatu ere. Hainbat txokotan dagoeneko antolatuta zeuden protestekin ere bat egin dute.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 17a
Mobilizazioak Euskal Herrian ere, Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko

Atzo atxilotu zuten militante komunista eta rap abeslaria Lleidako (Herrialde Katalanak) unibertsitatean, espetxe zigor bat betearazteko, "estatu faxistaren" aurkako eta "amnistia osoaren" aldeko oihu artean. Mobilizazioak izan dira, besteak beste, Donostian, Iruñean eta Portugaleten, eta datozen egunetarako ere badira deialdiak Euskal Herrian; tartean, unibertsitateetan, IAk deituta. Bestalde, Haselekin elkartasunez, Euskal Herriko ehunka musikari atxiki dira 'Euskal musika errepresioaren aurka! Amnistia Osoa! Pablo Hasel aske!' dinamikara.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 17a
Anbulantzietako langile azpikontratatuek bazterketa egoera salatu dute Donostian

Elkarretaratzea egin dute gaur Donostia Ospitalean, COVID-19 pandemiaren aurkako "lehen lerroan" aritu arren, ez dituztelako kontuan hartu txertaketa planetan.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 17a
Urtebete daramate borrokan Iruñeko Sephorako langileek

2020ko otsailean ekin zieten protestei, eta egun greban dira oraindik ere, "lan-baldintza duinen defentsan". Multinazionalak behin eta berriz egin dio uko negoziatzeko aukerari.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 16a
Aske geratu da Oier Andueza preso politikoa, hogei urteren ostean

Hogei urtez izan dute gatibu preso politiko durangarra, eta atzo goizean irten zen Basauriko espetxetik.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 16a
Ezin daiteke poliziaren esku-hartze bat zuzenean sareetan argitaratu, Iruñeko epaile baten arabera

Iruñeko Zigor arloko epaile batek ebatzi du polizien esku-hartze bat grabatu dezakeela norbanako batek, "polizia-gehiegikeriaren bat saihesteko berme posible gisa", baina gero ezin dezakeela "datu edo irudi horien erabilera irregularra" egin sareetan. Hori, epailearen arabera, polizia-agenteak "mediatikoki erakustea" izango litzateke, "inolako arrazoirik gabe".

  • « Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • …
  • 181
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia