2021eko otsailaren 22a
Mikel Zabaltza torturapean erail zutela baieztatzen du bi guardia zibilen arteko elkarrizketak
Bi guardia zibilen arteko elkarrizketaren audio-grabazioa argitaratu dute gaur. "Eskua joan zaie, itaunketan bertan gelditu zaie", esaten du bietako batek, Intxaurrondon atxilo izan zuten Mikel Zabaltzaren inguruan. Torturatu gehiagori buruz ere hitz egiten dute: "Kaputxak gardena izan beharra dauka, berak bizitza ikus dezan, eta heriotza sentipena izan dezan". 1985ean topatu zuten Zabaltzaren gorpua Bidasoa ibaian, atxiki eta hiru astera.