2019ko urtarrilaren 13a
Otsailaren 27an jakinaraziko dute Ibon Fernandez Iradiren zigor etete eskaeraren ebazpena
Azaroaren 12an, Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak Fernandez Iradi aske uztea hobetsi zuen, baina fiskaltzak helegite bat aurkeztu zuen. Gaur aztertu dute berriro auzia, eta otsailaren 27an jakinaraziko dute ebazpena. 2003. urtean atxilotu zuten preso lasartearra, eta esklerosi anizkoitza pairatzen du.