Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Igandea, 2021ko urtarrilaren 17a
  • Igandea
    2021ko urtarrilaren 17a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 20a
Bertan behera geratu da Galdakaoko Gaztetxeko kideen aurkako gaurko epaiketa

Gaur hasi da gaztetxe berriaren aldeko borrokaren harira auzipetutako hiru gazte galdakoztarren aurkako epaiketa. Dena den, bertan behera geratu da gaurko saioa; epaileak adierazi du aztertu egin behar duela "kalte ordainik ba ote dagoen". Hala ere, hirurak "usurpazio eta kalte delituengatik epaituak izateko arriskuan" daude oraindik. Maiatzean jarri zuten martxan Galdakaon gaztetxe berriaren proiektua.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 19a
Aurten babes eskaerak bikoiztu daitezke EAEn

Aurten 2.075 babes eskaera egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz 1.595 izan ziren EAEn, eta 325 Nafarroan. Aurten, iazko eskaerak bikoiztu daitezkeela dio CEARek. "Inoizko exodo handienaren" garaian, mundu osoan, “70 milioi pertsona baino gehiago behartu dituzte lekualdatzera". Bestalde, egun, EAEn 930 pertsona daude harrera zentroetako itxaron zerrendetan.

Mugimendu Sozialista
2019ko ekainaren 19a
Gernika eta Lekeitio batuko ditu Eskola Ibiltariak uztailaren 23tik 26ra

Ikasle Abertzaleakek antolatuta, ikasleen "auto-heziketa iraultzailean" beste urrats bat ematea izango du helburu Eskola Ibiltariak. Bono osoak zein eguneko bonoak, eskualdeetako tabernetan izango dira eskuragarri, uztailaren 16ra arte.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 19a
Josu Urrutikoetxea atxilotu dute berriz

Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa kontrol judizialpean aske uztea erabaki du Parisko Dei Auzitegiak, baina Espainiako Estatuak eskatutako euroagindu bat medio, berriz atxilotu dute. Ekainaren 28an epaituko dute Parisko Auzitegi Korrekzionalean.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 18a
Aste honetan greba egingo dute berriz Bizkaiko metalgintzako langileek

Atzo bildu ziren berriz sindikatuak eta Bizkaiko patronala. Hogeita batgarren batzarra izan zen atzokoa, baina ez zen adostasunik izan. "FVEMek berriz erakutsi du ez duela asmorik langileen baldintzak duinduko dituen hitzarmen bat adosteko", salatu du ELAk. Hala, beharginek berriz hartuko dituzte kaleak aste honetan; hilaren 20an eta 21ean, hain zuzen. Gero eta handiagoa da greba deialdiek duten erantzuna; azkenengoan, %85 ingurukoa izan zen.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 18a
Desalojoak, poliziaren bortizkeria, jazarpena eta hedabideen manipulazioa salatu ditu Iruñeko Alde Zaharreko okupazio mugimenduak

'Atera zuen esku zikinak gune okupatuetatik' izenpean, Iruñeko Alde Zaharrean azkenaldian bizitzen ari direna salatu dute okupazio mugimenduko kideek. Zapateria kalean desalojatu berri duten etxebizitza birjabetuaren inguruko gertakariak azaltzeaz gain, horren eta "narko etxebizitzen" artean hedabide batzuk sortzen ari diren nahasmena gaitzetsi dute. Iruñeko Udaltzaingoaren jarrera "bortitza" eta birjabetutako etxebizitzen aurkako jazarpena ere salatu dituzte. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Nabarrerian, eraso horiek guztiak salatzeko.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 18a
Mugimendu feministak deituta ehunka lagun kalera atera dira Zumaian eraso sexisten aurka

Pasa den larunbatean gertatu zen erasoa Zumaian. Gau partean, bi emakumek aurre egin behar izan zioten gizonezko baten erasoari, etxera bidean. Izan ere, azken horrek jarraitu eta jazartu egin zituen. Atzo, Zumaiako mugimendu feministak deituta, ehunka lagunek hartu zituzten Zumaiako kaleak erasoa salatzeko.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 18a
Ekaitz Samaniego preso politikoa Murtziatik Zuerara lekualdatuko dute eta Jose Angel Otxoa de Eriberi hirugarren gradua onartu diote

Murtzia I espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du Ekaitz Samaniego preso politiko gasteiztarra Euskal Herrira gerturatzea. Hori dela eta, Zuerara (Zaragoza) lekualdatuko dute; erabakia, baina, ez da oraindik egikaritu. Otxoa de Eriberen kasuan, Castello I espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du gradu aldaketa. Bere gaixotasun sendaezina kontuan hartu dute erabakia hartzeko.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 18a
Epaitegi eta komisaldegietako emakume garbitzaileek kanpaldia abiatu dute bederatzi hilabeteko grebarekin jarraitzeko

Atzo, astelehena, abiatu zuten kanpaldia Donostiako Bulebarrean, eta bihar amaituko dute. Euren lan-baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzeko jarri dute martxan ekimena komisaldegietako eta epaitegietako emakume garbitzaileek, eta bederatzi hilabete daramatzate greban dagoeneko.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 17a
Kalea hartu dute Osakidetzako Lehen Arretako langileek, hirugarren greba egunean

Osakidetzako zuzendaritzak “denbora pasatzen” utzi duela ohartarazi dute sindikatuek, eta salatu dute “mugatua” dela azken mahai sektorialean egin zuten proposamena.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 142
  • 143
  • 144
  • 145
  • 146
  • 147
  • 148
  • 149
  • 150
  • …
  • 166
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia