2019ko irailaren 30a
Gutxienez lau emakume erasotu dituzte azken egunetan
Igande goizaldean emakume bat erasotu zuten bi gizonek Bilbon; ukituak egin zizkioten Uribarri auzoko festen amaieran. Hiri berean, beste emakume bat erasotu du gizonezko batek, diskoteka batean. Gaur goizean, berriz, Basauriko etxe batean emakume bat jipoitu du gizonezko batek, eta hura erailtzen saiatu da. Kalera ihes egin behar izan du. Bestalde, gizonezko batek emakume bat mehatxatu eta jazarri du Gasteizen.