2021eko otsailaren 15a
Mobilizazio zikloari amaiera eman dio GKSk, ehunka pertsonak "burgesiaren ofentsiba gelditzeko" aldarrikatu ostean
Joan den asteburuan Azpeitian, Baionan, Bilbon, Donostian, Irunen, Gernikan eta Lizarran egin dituzte protestak. Beste aste batez, "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatu dituzte ehunka lagunek, eta seinalatu dute burgesiak "kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez egin nahi diola aurre pandemiari". Hamasei herritan izan dira mobilizazioak azken asteetan.